1994. urtean sortutako taldea, Mallorcako herri musika eguneratu eta merezi duen duintasuna emateko asmoz, horretarako herri gisa definitzen gaituzten doinu eta abestien irakurketa gaurkotua egin nahi duelarik.
Gure nortasuna, gure herria, gure hizkuntza eta gure kultura ditugu kezka, Mediterraneoan gaudela ahantzi gabe eta gure kultura ondarearen aberastasuna ez dezakegula desagertzera utzi.
Tradiziozko eta autoredun abestien erdi bidean, bost CD ditugu grabatuak: "Projecte Roig" (1995), "De poetes i altres codolades" (1997), "Anem de gresca" (1998), "Fent camí" (2001) eta "amb Coherencia" (2004).
Taldeak Cerverí saria irabazi zuen "Projecte Roig" diskoko "Mai l'amor es impossible" abestiaz, Toni Roig-en letra eta musika duena, saria Gironako Prudenci Bertrana Fundazioak eman ziolarik 1996ko edizioan.
MEDITERRANEOA berezko musika gune gisa aitortzen dugu, hasi hegoaldeko itsas bazterretik eta iparraldekoraino, ekialdea ahantzi gabe noski.
Tradizioz, denboraren joanean bizirik iraun duten aintzinako soinu-tresnak erabiltzen ditugu, besteren artean, galtzea nahi ez ditugun balore guztiak etorkizuneko belaunaldiei iritsi arazi nahi dizkiegu eta.
Beti bezala, gure herria babesteko konpromezuari eusten jarraitzen dugu, gure hizkuntza eta bizi nahiz sentitzeko era, gure nortasunaren ezaugarri direnak.
Sormenari ere atea zabalik utzi nahi diogu, musika teknologia berriei, jatorri etnikoa duten musika berriei, kultura materia bizia baita beti, eta museoren bateko pieza bilaka ez dadin ari gara burrukan.
Kulturak egiten ditu pertsona askeak.